Txostenaren aurkezpena
1. Metodologia
1.1. Norberaren autonomiari eta mendetasunari buruz Estatu, autonomia eta foru esparruetan indarrean dagoen lege gorputzaren eta zenbait agiri espezializaturen azterketa
4.1.2. Gipuzkoako Adinekoen Kontseilua
Kontseilua adinekoek eta adinekoekin lotutako erakundeak, elkarteak eta organizazioak parte hartzeko berariazko foro bat da, biztanleriaren sektore horren ongizatea lortzeko politiken eta jarduketen planifikazioan eta jarraipenean laguntzeko.
Kide anitzeko organo bat da, kontsultarakoa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuari atxikia, adinekoekin zerikusia duen gizarte politikaren diseinuan, abian jartzean eta jarraipenean laguntzeko lana esleituta zaiona.
Gizarte Politikako Departamentuko Idazkaritza Teknikoak jakinarazten digunaren arabera, orain azalduko diren balioespenak eta ekarpenak Kontseilua osatzen duten elkarteek eta adinekoek egindakoak dira, erakunde publikoen edo enpresa kudeatzaileen ordezkaritzan Kontseiluan parte hartzen dutenen esku-hartzerik gabe.
– Ezaugarri horiek dituen legea bat onartzea bera oso positiboa da; oso beharrezkoa zen familia asko erabat utzita baitzeuden.
– Mendekotasun-egoeran dauden pertsonak zaintzen dituzten senideei emandako laguntza ekonomikoa, legean jasotakoa, legearen lorpentzat hartzen da.
– Mendekotasun-araudiak lanpostuak sortu ditu eta sortzen jarraituko du.
– Legearen garapena moteltzat hartzen da. Halaber, autonomia-erkidego batetik bestera aldatu egiten dela ere uste da. Zehazki, euskal administrazio publikoek egindako garapenarekin lotuta, balorazioa oso positiboa da. Lege hau beste autonomia-erkidego batzuetan egoera okerragoan dagoela uste da.
– Teknikariek mendekotasuna balioesteko erabiltzen dituzten irizpideak desberdinak dira.
– Balioespenaren emaitzak ez ditu familia asko asetzen.
– Komenigarria litzateke Estatuko Administrazioak beharrezko baliabide teknikoak eta ekonomikoak jartzea, Legearen garapen eraginkorra eta unibertsala bermatzeko.
– Legearen ezartzeak mendekotasun-egoeran dauden pertsona asko, oinarrizko gizarte zerbitzuetara gerturatu ez zirenak, zerbitzu horietara gerturatzea eragin du. Horri esker, zehaztasun handiagoz jakin da mendekotasunaren errealitatea zer-nolakoa den.
– Legeak zerbitzuetarako eta prestazioetarako sarbidea bermatzen du, eskubide subjektibo gisa hartzen baitu.
– Mendekotasun-egoeran ez dauden adinekoak edo oso adinekoak bizitegi-zentroetara sartzea zailtzen du, nahiz eta behar duten. Alderdi horrek eragin berezia du premiazko egoeretan (familiaren edo auzokoen laguntzarik ez duten pertsonak, ospitalean sartu ondoren edo erorketa bat izan ondoren). Kasu horietan, mendekotasuna balioesteko prozesuak zerbitzuak eskuratzea atzera dezake eta eskuratze horrek azkarragoa izan beharko luke. Udalerri batzuetan larrialdi-protokoloak daude, baina beste batzuetan ez.
– Balioespena egiteko irizpideek gai fisikoetan jartzen dute arreta batez ere, zenbait alderdiri arreta ez jarriz, hala nola kudeaketak egiteko gizarte-abilezia eta abilezia pertsonal gabeziari, eta pertsonaren alkoholismoari.
– Prestazio ekonomikoak ematearen bidez, ez da bermatzen pertsona mendekoen zainketa zuzena etxean. Batzuetan, ezin da jakin zainketa horiek ondo ematen diren ala ez.
– Elkarteak –administrazioen eragile laguntzaileak izan beharko zutenak– baztertuak geratu dira.
– Gipuzkoako Foru Aldundiaren kudeaketa bizia izaten ari da. Mendekotasuna balioesteko 15 egun eta gehienez bi hilabete prestazio ekonomikoen izapidetzen. Zerbitzuak (hala nola eguneko zentroak eta harrera-zentroak) eskuratzeko atzerapenak erregistratzen ari dira, libre dauden tokien araberakoa baita. Zerbitzu horiek eskuratzeko itxaro-denboran desberdintasunak daude, bizitokiaren arabera. Hala, herri handietan itxaro-zerrendak luzeagoak dira.
– Gaixotasun kognitiboak dituzten pertsonek balioespen-prozedura azkarragoak eta etxeko laguntza zerbitzua arinago abian jartzea behar dute. Pertsona horien arreta ez dago behar bezala jasota sisteman.
– Premiazkoa da urritasuna duten edo muturreko egoeretan dauden adinekoentzat arreta psikologikoko programak sustatzea.
– Komenigarria litzateke gizarte zerbitzuen egungo ereduari, eta biztanleriaren zahartzea eta mendekotasun-egoeren areagotzea ikusita, eredu horrek duen bideragarritasunari buruzko eztabaida bat eratzea, eta norberaren autonomiaren eta mendekotasunaren arretaren arloan plan estrategiko bat sortzea.